Zarautz-Palestina herri ekimenak bakearen alde borrokan jarraitzen du, eta larunbat honetarako deitu du datorren hitzordua. Martxa musikatua egingo dute, Gazarekin martxan lelopean. Israel Gazako herriaren aurka egiten ari den sarraskia salatu eta kaltetuei babesa adieraztea da helburua.
Hain justu ere, 12:00etan abiatuko dute martxa, Lege Zaharren Enparantzatik, eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte zarata ateraz. Horregatik, herritar orori dei egin diete martxara batu daitezen, eta gertatzen ari dena sala dezaten.