Salbideko jaien lekukoa hartuta, sanmigeletan murgilduko dira asteburu honetan Itxasmendi auzoan. Ostiralean bertan, ohiko haurren zein helduen danborradarekin emango diete hasiera festei, eta, jarraian, ongietorria egingo diete auzoko Txan-Txan maskotari.
Oro har, Itxasmendiko jaiek ohiko dinamikari eustiko dio, eta ez dute hutsik egingo betiko ekitaldiek; hala nola, auzo bazkariak, tenis eta hiruko txapelketek, haur txokoak, Bihotzez martxak eta lasterketak eta zuzeneko musikak. .
Egitaraua
Irailak 25, ostirala
18:30. Haurren eta helduen danborrada, auzo elkartetik abiatuta.
19:00. Jaien hasiera, Txan-Txanen jaitsierarekin.
Ondoren, pintxo potea eta parrillada karpan.
20:00. Kalejira Pasai txarangarekin, auzoan zehar.
21:00. Kontzertua: Itzal.
Ondoren, DJ Indate.
Irailak 26, larunbata
10:00. Tenis txapelketako finalak.
10:00-12:30. Haurren txokoa, Mi Dulce Guerrer@ elkartearen eskutik, karpan: marrazki lehiaketa, esku lanak, jolasak eta abar.
11:30. Hiruko saskiratzeen txapelketa. Izen ematea ordu erdi lehenago.
14:30. Auzo bazkaria.
Bazkalostean, bingo solidarioa, Mi Dulce Guerrer@ elkartearen eskutik.
16:00. Mus txapelketa. Izen ematea ordu erdi lehenago.
17:45. Txokolate jana azuo elkartean.
18:00. 12-18 urteko gazteentzako ginkana eta giltzarri tailerra, saskibaloi kantxan, Haize-Orratz gaztelekuaren eskutik.
18:30. Kalejira Zarauzko erraldoiekin eta buruhandiekin, Alfatik Itxasmendira, Zarautztrik-ek girotuta.
19:30-22:00. DJ Jon, haurrentzat eta gazteentzat, eta parrillada.
22:00. Alaiki taldearen emanaldia.
Ondoren, DJ Bon.
Irailak 27, igandea
10:00. Toka txapelketa
10:00. Pala egokitua.
10:30. Bihotzez martxa egokitua.
10:30. Arrai-Zopa kantu taldea.
11:00. Hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat.
11:00. Ginkana orientazio proba. 8 urtetik beherako haurrek heldu baten ardurapean parte hartu ahal izango dute.
11:30. Bihotzez lasterketa solidarioa.
12:00. Patata tortilla eta bizkotxo lehiaketak. 12:00-13:00 bitartean aurkeztu behar dira karpan.
12:15-13:30. Sari banaketak.
16:30-18:00. Chuchin Ibañez eta Jesus Tapiz mariatxi bikotea.
19:00. Jaien amaiera, Txan-Txanen igoerarekin.