Zarautzon elkarteak gaur abiatuko du ikasturte berria, Jose Luis Villacañas filosofo andaluziarraren Mundu-menderatzearen ideologia hitzaldiarekin. Villacañasek Senderos que se bifurcan bere azken liburua izango du ardatz, eta botere inperialen segidako olatuek gizateriaren historia garaikidea nola markatu duten berrikusiko du. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Modelo aretoan, Zarautzoneko kide Fernando Lopetegi izango du bidaide.
Villacañas Filosofiaren Historiako emeritu katedraduna da Madrilgo Konplutense Unibertsitatean (UCM). Horrez gain, Txileko Diego Portales Unibertsitateko Filosofia Institutuko irakasle bisitari iraunkorra ere bada. Gainera, Res Publica aldizkaria zuzentzen du.