Rita Aldabaldetrekuk 'Baserriren parajeak' emanaldia aurkeztuko du

Eneko Eizagirre Perez

Baserriren parajeak ekitaldia

Pagoeta Mendizale Elkarteak, Rita Aldabaldetrekuren eskutik, irailak 25ean emanaldi berria eskainiko du Pagoetako aretoan.

Basarriren parajeak izeneko aurkezpenean, uztailean 5 lagunek egindako mendi buelta batean gertatutako bizipenak kontatuko dira. Otsagabiatik abiatuta, Nafarroako pirineotan, Ipar eta Hego Euskal Herrien artean egindako bidaia zirkularra kontatuko da ostiralean eskainiko den aurkezpenean.

Pagoetako Mendizale Elkarteak eskainita, lagun talde horren 6 eguneko eskapadan gertatutako abenturak entzuteko emanaldia izango da ostiralekoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide