Brutala izeneko azken lana aurkeztuko du Oihana Zelaiak Zarauzko Torre Luzean. Lan horretan, Euskal Herrian arkitektura brutalistak izan duen ibilbidearen inguruan egindako hausnarketa ikusi daiteke.
Irailaren 24tik azaroaren 1a bitarte egongo da ikusgai Zelaiak egindako azken erakusketa. Erakusketa ikusteko ordutegia, asteartetik igandera 18:00etatik 20:00etara izango da.