Lizardi Saria irabazlerik gabe gelditu da beste behin. Literatur lehiaketaren 45. edizioko epaimahaia osatu duten Yolanda Arrietak, Nerea Loiolak eta Amaia Mariezkurrenak hartu dute erabakia, lehiaketara aurkeztutako 21 lanak aztertu ostean.
Aurtengo edizioan, haur literatura saritzea zen helburua; hain zuzen ere, 7-12 urte arteko irakurleei zuzendutakoa. Baina epaimahaiko kideen esanetan, "2026ko Lizardi Sarietara aurkeztutako testu batzuk haur literaturarako pasarte eta jolas interesgarriak proposatu badituzte ere, bere horretan eta azken orrazketarik gabe, ez dute saria jasotzeko adina berme eskaintzen".
Ez da Lizardi Saria banatu gabe uzten duten lehen aldia. Iazko edizioa, gazte literaturari zegokiona, irabazlerik gabe uztea erabaki zuen epaimahaiak, eta berdin gertatu zen 2023an eta 2020an.