ZKE Halterofilia elkarteko Miren Galarragak eta Imanol Citoresek maila altua erakutsi dute Bangorren (Gales) jokatutako Home Nations Open txapelketan. Bi pultsolariak euskal kirola nazioarteko agertokian ordezkatzeko aukera izan dute, eta Galarraga, gainera, txapeldunorde izan da.
Emakumezkoen sailkapenean jardunaldi bikaina osatu ondoren, bigarren postua lortu zuen, guztira 180 kiloko markarekin: 77 kilo altxatu zituen abiadan, eta 103 kilo bi denboran. Imanol Citores ere txukun aritu zen, baina ezin izan zuen podiumera igo. Orotara, 237 kilo altxatu zituen, 100 kilo abiadan eta 137 kilo bi denboran.
Hilabete gakoak datoz aurretik ZKE Halterofiliako kirolarientzat, hainbat txapelketa garrantzitsu baitituzte aste hauetan. Europako Junior Txapelketa izango dute Albanian, Espainiako 15 urte azpiko Txapelketa Oviedon (Espainia) eta Munduko Txapelketa Txinan, besteak beste. Era berean, Zarautzek bi hitzordu garrantzitsu hartuko ditu datozen asteetan: alde batetik, Emakumezkoen Espainiako Kopa eta Gipuzkoako Senior Txapelketa.