ZKE irristaketa taldeak ate irekiak egingo ditu datorren astean

Enara Ariznabarreta

ZKE irristaketa taldearen topaketa Zinema Pilotalekuan. (Utzitakoa)

Datorren astean haurrek eta helduek kirol hori probatzeko aukera izango dute. Ate irekien ondoren, izen emateko aukera izango da.

ZKE Irristaketa taldeak irristaketa ikastaroak eskainiko ditu aurten ere, urritik maiatzera. Saioak astelehen eta asteazken arratsaldetan izango dira, eta bertan adin guztietako jendeak izango du parte hartzeko aukera, haur, gazte nahiz helduak. Halaber, datorren astean, hilak 21 eta 23, ate irekiak egingo dituzte Zinema pilotalekuan.

Bi egunetan, 17:00etatik 18:00etara LH 1, 2, 3, 4 eta 5 mailatako gaztetxoek izango dute aukera kirola probatzeko; 18:00etatik 19:00etara, berriz, LH 5 eta 6, eta DBHko ikasleek, eta 19:00etatik 20:00etara, helduen txanda izango da. Izen emateak zkeirristaketa@gmail.com helbidearen bidez edota 722-53 04 83 zenbakira deituta egin beharko dira, eta antolatzaileek adierazi dute plaza mugatuak izango direla.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide