Jalgi dantza taldeak jakitera eman zuenez, datorren asteartean, hilaren 22an, zabalduko dute helduentzako dantza ikastaroetarako izen ematea. 18:30etik 20:00etara bitartean egin beharko da matrikula, Imanol Urbieta udal musika eskolan. Gainera, dantzan arituak direnek nahiz sekula aritu gabeek izango dute izen emateko aukera.
Taldeen osaerari eta talde bakoitzaren entseguetarako egunei eta orduei buruzko informazioa matrikula epea amaitu ondoren zabalduko dute, eta edozein zalantza edo galdera izanez gero, jalgi.dt@gmail.com helbidera mezua idazteko aukera dagoela adierazi dute.