Shelter 4Teens-eko lehiakideak hasi dira olatuak hartzen

Aritz Mutiozabal

Abian da surflari gazteak eta surf egokitu ardatz dituen hitzordua. Aurten, open mailako txapelketa berezia antolatu dute, egitasmoaren hamargarren urteurrena delako, eta gaur aipatu kategoriakoak ari dira lehian.

Gaur goizean eman diote hasiera Shelter 4Teens surf egitasmoaren hamargarren aldiari, eta igande arratsaldera arte, surflari gazteen topagune izango da. Aurten, urteurren biribila ospatze aldera, open mailako txapelketa berezia antolatu dute, orain arteko irabazleen eta finalisten parte hartzearekin, eta, hain justu, estreinako jardunaldian horiexek ari dira lehian.

Bihartik aurrera, open mailakoez gain, 14 urtez azpiko neskak eta mutilak lehiatuko dira, eta 10 urtez azpikoak, berriz, talde mistoetan. Igandean, kategoria egokituaren txanda izango da. Era berean, uretaz kanpoko hainbat jarduera antolatu dituzte asteburu osoan, bertaratzen direnek hitzorduarekin bat egin dezaten; besteak beste, parrillada, zuzeneko musika eta haurrentzako tailerrak.

EGITARAUA

Irailak 11, ostirala
10:00-20:00. Open txapelketa, aurreko 4Teens edizioetako irabazle eta finalistekin.
13:00-23:30. Parrillada eta musika egun osoan.
21:00-23:30. DJ Mario Azurza.

Irailak 12, larunbata
08:00. 14 eta 10 urtez azpiko kategorien check-in-a.
08:00-19:00. Surf txapelketa: open, 14 urtez azpikoak eta 10 urtez azpikoak. 
13:00-23:30. Parrillada eta musika egun osoan zehar.
16:00-17:30. Haurrentzako jasangarritasun eta ingurumen tailerra.
21:00-23:30. Barrrk taldearen kontzertua.

Irailak 13, igandea
08:00-17:00. Surf txapelketa: open, 14 urtez azpikoak eta 10 urtez azpikoak. 
12:00-14:00. Surf egokituko kategoria.
17:00-18:00. Skate Txapelketa.
18:00-19:00. Sari banaketa ekitaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide