'Zarauzko bitxikeriak' liburua aurkeztuko du gaur Jose Antonio Gesalagak

Aritz Mutiozabal

Jose Antonio Gesalaga 'Zaldubi', Santa Klara elizaren aurrean. (Aritz Mutiozabal)

Ekitaldia Garoa liburu dendan izango da, eta egileak ikerketa prozesuari buruzko nondik norakoak azalduko ditu, 18:00etatik aurrera. Argitalpen honekin Zarauzko hitsoriaren historiaren "alderdi atsegina" erakutsi nahi du.

Jose Antonio Gesalaga Zaldubi-k Zarauzko bitxikeriak liburua ondu du, eta gaur arratsaldean jendaurrean aurkeztuko du, 18:00etan hasita, Garoa liburu dendan. Idazleak argi utzi nahi du berea ez dela historiako ikerketa liburu zurrun bat, baizik eta Zarauzko 500 urte baino gehiagoko historiaren "alderdi atsegina" erakustea duela helburu. Zarauztarrak protagonista izan diren hainbat bitxikeria eta pasadizo kontatzea du ardatz, baita mendez mende eman diren eszenatoki ezberdinak ezagutzera ematea ere.

Liburua bost kapitulutan dago banatuta, eta herriaren jatorri urbanistikoetatik hasi eta bertako familia ospetsuen zein txakolinaren historiara arteko alderdi guztiak ditu kontagai. Azken kapituluan, gainera, herrian gertatutako gertakari garrantzitsuenen kronologia jaso du, 1401etik hasi eta ia gaur egunera arte.

Ikerketa prozesuari buruzko xehetasunak eta sormen ibilbideko pasadizoak partekatuko ditu Gesalagak gaurko ekitaldian. Halaber galdera-erantzunen txanda izango da bertaratutakoentzat, eta egileak liburu aleak ere sinatuko ditu amaieran.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide