Zarautz Kantuan kantujiraren zita berria izango da bihar eguerdian

Enara Ariznabarreta

Hainbat herritar Lege Zaharren Enparantzan, Zarautz Kantuan kantujiran. (Julene Sorarrain)

Josean Urbieta izango da zuzendari, eta Zarautz Trik taldea arituko da musikari lanetan. 12:00etan abiatuko dira Lege Zaharren Enparantzatik, eta herriko kaleak alaituko dituzte.

Zarautz Kantuan kantujira saioa egingo dute bihar eguerdian, 12:00etan hasita. Lege Zaharren Enparantzatik abiatuko dira, eta erdiguneko kaleetan ibiliko dira euskal abestiak kantatuz eta kaleak alaituz. Udalak jakinarazi du Josean Urbieta izango da zuzendari biharkoan, eta Zarautz Trik taldea arituko da musikari lanetan. Herritar guztiak gonbidatu dituzte taldean kantatzera. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide