Trikitilarien doinupean esnatu da herria

Intza Trula

Trikitilariek goizean goiz ekin diote Euskal Jai eguneko lehenengo kalejirari. Goiztarrak taldeko hainbat kidek lagunduta zeharkatu dituzte herriko txokoak.

Zeru goibelarekin esnatu da gaur herria, baina giroa alaitzeko asmoz,  trikitilariek hartu dituzte kaleak. Euskal Jai egunez ohikoa den moduan, goizeko lehen orduetan atera dira, eta kalez kale ibili dira herritarrak doinu alaiez esnatzen.

Gainera, haiekin batera egin dute ibilbidea Goiztarrak taldeko hainbat kidek, garai bateko jantzi dotoreak soinean zituztela. Hemendik aurrera festak ez du etenik izango Zarautzen, gauera arte izango baita ekitaldiren bat edo beste. 

Gaur, Euskal Jai eguna

  • 07:00. Diana kalez kale.
  • 08:00. Goiztarrak taldea kalez kale.
  • 08:00. Gure Boza otxotea kalez kale.
  • 08:30. Txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo tunturroak kalez kale.
  • 10:30. Meza nagusia Schola Cantorum abesbatzarekin, Frantziskotarren elizan.
  • Ondoren, Goizatarrak taldearen eskutik pilota partidak, herri kirolak eta bertsolariak, Frontoi Txikin.
  • 11:00-14:00. Egurrezko jolasak, Torre Luzea parkean.
  • 11:45. Alproja taldearen irteera.
  • 12:00. Alproja taldearen Asko genuen esateko antzezlana, Lizardi aretoan.
  • Eguerdian, erromeria trikitilari, txistulari eta dultzaineroekin, Musika Plazan.
  • Ordu berean, erromeria trikitilariekin, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 13:00. Karro lehiaketaren sari banaketa, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 13:30. Erromeria Fan&Go taldearekin, Lege Zaharren Enparantzan.
  • Ordu berean, karrozak ikusgai, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 14:00. Larrain dantza, Musika Plazan.
  • 17:30. Kalejira Musika Plazatik Iñurritzara.
  • 18:00. Haurrentzako jolasak, Iñurritzan.
  • 18:00. Muxutruk erromeria, txosnagunean.
  • Jarraian, DJ Irati, txosnagunean.
  • 18:30. Erromeria trikitilariekin Iñurritzan, eta Eingo taldea Iñurritzako zelaian.
  • 20:00. Larrain dantza, Iñurritzan.
  • 20:30. Kalejira Iñurritzatik Musika Plazara.
  • 22:00. Bide Batez taldearen dantzaldia, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 22:00. Trikitilariak Musika Plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide