Espainiako Txirrindularitza Selekzioak Munduko Txapelketarako taldea aurkeztu berri du, eta zerrenda osatzen duten txirrindularietako bat da Usoa Ostolaza zarauztarra. Montrealen jokatuko dute lineako proba, irailaren 26an, hain zuzen ere.
Orotara, 180,1 kilometro izango ditu lasterketak, 2.570 metroko desnibel positiboarekin. Brossardetik hasi eta Montrealen amaituta, Mont-Royal zirkuituari zortzi itzuli emango dizkiote. Ostolazarekin batera taldea osatuko dute Mavi Garciak, Paula Blasik, Mireia Benitok, Sara Martinek eta Sandra Alonsok.