Euskal Astea 2026

Haurren Euskal Jaiari amaiera bikaina eman diote

Enara Ariznabarreta

Behar bezala eman diote amaiera Haurren Euskal Jai egunari. Etxeko txikienek puzgarriez, eta buruhandi eta erraldoiez gozatzeko aukera izan dute. Halaber, Itzal erromeria taldeak dantzan jarri du Iñurritzako zelaia.

17:30ean abiatu da kalejira Musika Plazatik, eta buruhandi, erraldoi, Zarautztrik eta Kitadelpare txarangaren laguntzarekin ibilbide bikainaz eta giro paregabeaz gozatzeko aukera izan dute etxeko txikienek zein zaharrenek. Nahiz eta bero handia egin, irribarre zabalak nagusitu dira bertaratu direnen aurpegietan. Ondoren, dantzarien bilkura izan da Iñurritzan, eta bertan, txikiek puzgarriez gozatzeko aukera izan dute. 18:15 aldera, Itzal taldearen une iritsi da, eta erromeria doinuz jantzi dute zelaia. 20:00etan, abiatuko da kalejira Iñurritzatik Musika Plazara bueltan.

Datozen egunetan, Euskal Astearen egitarauak aurrera jarraituko du, eta asteazkenean, Euskal Jai eguna ospatuko da hainbat jarduera eta ekintzekin. Zehazki, ondorengoa da datozen egunetako programa: 

Bihar, irailak 7

  • 17:30. Fandango eta arin-arin ikastaroa Jon Alkain eta Alaitz Garciarekin, Zarautztrikek lagunduta, Frontoi Txikin (euria egingo balu, Gaztelekuan. Ez da aurretik izena eman behar.
  • 20:00. Herriko kultur taldeen emanaldia: Sagardoa eta txakoliña, zarauztarron sendakiña. Lege Zaharren Enparantzan izango da (euria bada, Lizardi aretoan). Parte hartzaileak: Goizeko Ihintza txistulariak, Zarautztrik eskolako trikitilariak, Jalgi dantza taldea, Motxian Etxebeltz bertso eskolako Felix Zubia eta Aner Peritz bertsolariak, Zarautz Abesbatza, Udaberri abesbatza, Gure Boza kantu taldea, Goretti Aranburu eta Iratxe Aranburu antzerkilariak, eta Miriam Mendoza eta Pako Serras kontalariak.

Etzi, irailak 8

  • 19:00. Alaken taldea, Musika Plazan.
  • 20:00. Zarautz Abesbatzak Salbea abestuko du Frantziskotarren elizan.

Irailak 9, asteazkena, Euskal Jai Eguna

  • 07:00. Diana kalez kale.
  • 08:00. Goiztarrak taldea kalez kale.
  • 08:00. Gure Boza otxotea kalez kale.
  • 08:30. Txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo tunturroak kalez kale.
  • 10:30. Meza nagusia Schola Cantorum abesbatzarekin, Frantziskotarren elizan.
  • Ondoren, Goizatarrak taldearen eskutik pilota partidak, herri kirolak eta bertsolariak, Frontoi Txikin.
  • 11:00-14:00. Egurrezko jolasak, Torre Luzea parkean.
  • 11:45. Alproja taldearen irteera.
  • 12:00. Alproja taldearen Asko genuen esateko antzezlana, Zelai Ondon.
  • Eguerdian, erromeria trikitilari, txistulari eta dultzaineroekin, Musika Plazan.
  • Ordu berean, erromeria trikitilariekin, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 13:00. Karro lehiaketaren sari banaketa, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 13:30. Erromeria Fan&Go taldearekin, Lege Zaharren Enparantzan.
  • Ordu berean, karrozak ikusgai, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 14:00. Larrain dantza, Musika Plazan.
  • 17:30. Kalejira Musika Plazatik Iñurritzara.
  • 18:00. Haurrentzako jolasak, Iñurritzan.
  • 18:30. Erromeria trikitilariekin Iñurritzan, eta Eingo taldea Iñurritzako zelaian.
  • 20:00. Larrain dantza, Iñurritzan.
  • 20:30. Kalejira Iñurritzatik Musika Plazara.
  • 22:00. Bide Batez taldearen dantzaldia, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 22:00. Trikitilariak Musika Plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide