Euskal Astea 2026

Tomas Agirrek eta Ainhoa Muruak eskuratu dute Euskararen Aldeko Lasterketako txapela

Enara Ariznabarreta

Aurtengoan iaz baino 10 lagun gehiagok hartu dute parte, eta giro paregabeaz gozatzeko aukera izan da Musika Plazan.

Euskaraz Bizi egunaren barruan, Euskararen Aldeko 40. Lasterketa jokatu dute gaur goizean,11:00etan hasita, AEK euskaltegiak antolatuta. Guztira, 220 lagunek eman dute izena euskara aldarri duen korrikaldi herrikoian, iaz baino 10 pertsona gehiagok. Herritarrek txalo eta oihu artean hartu dituzte korrikalariak, eta goiz paregabeaz gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

Gizonezkoetan, Tomas Agurre izan da garaile, eta emakumezkoetan, berriz, Ainhoa Muruak eskuratu du lehen postua. Podiuma ondorengoek osatu dute: bigarren postuan, Telmo Lertxundi eta Aizpea Lertxundi seme eta amak; eta hirugarren postuan, Asier Aranburu eta Anne Arrietak. Aipatutakoek oroigarriak jaso dituzte, baina gainerako parte hartzaileak ez dira esku hutsik geratu. Lasterketako elastikoa jaso dute opari, eta amaieran, ohi bezala, indarberritzeko jatekoa eta edatekoa izan dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide