Euskal Astearen barruko azken dantza txapelketa jokatuko dute bihar goizean Lege Zaharren Enparantzan: 38. Aurresku Txapelketa. 11:30ean hasiko da, eta, orotara, hamabi parte hartzaile ariko dira oholtzaren gainean txapelaren bila.
Ez da eskualdeko ordezkaritzarik izango aurtengo aurresku txapelketan. Parte hartuko duten dantzari guztien artean, iazko txapeldun Irati Olaizola legazpiarra egongo da. Hain zuzen, honakoa da biharko dantzarien zerrenda:
- Naroa Sanchez Rodriguez (Legazpi).
- Eider Carballo Zabalo (Legazpi).
- Mairi Maya Castaño (Errenteria).
- Ainhoa Guembe Jimeno (Errenteria).
- Danel Castillo Arbona (Pasai Donibane).
- Amaia Azpeitia Osinalde (Legazpi).
- Julen Lertxundi Martin (Asteasu).
- Jon Alberdi Garde (Legazpi).
- Amane Uranga Lopez (Tolosa).
- Ihintza Erauskin Lizarazu (Lezo).
- Irune Azpeitia Osinalde (Legazpi).
- Irati Olaizola Goñi (Legazpi).