Euskal Astea 2026

Irailaren 8an amaituko da Euskal Jai eguneko orga lehiaketan izena emateko epea

Julene Sorarrain

Orga lehiaketako parte hartzaile batzuk, Euskal Jai egunean. (Guka)

Aurreko urteetan bezala, aurten ere orga lehiaketa egingo dute Euskal Jai egunean. Zarautzen erroldatutako edonork har dezake parte txapelketan, eta horretarako azken eguna hilaren 8a izango da.

Zarauztarrak Euskal Asteko ospakizunetan murgilduta dira eta, urtero bezala, Zarauzko Udalak orga lehiaketa antolatu du irailaren 9rako, Euskal Jai egunerako. Azken urteetan bezala, aurten ere 2.300 euro emango dituzte sarietan, modu honetan banatuta: lehengo saria 500 euro izango dira; bigarrenari dagokionez, 300 euro; eta hirugarrena 200 euro izango dira.

Gainerakoa, hau da, 1.300 euroko diru-poltsa, epaimahaiaren iritziz nahikoa maila ematen duten gainerako parte hartzaileen artean banatuko da, eta ez da izango 150 euro baino gehiagokoa.

Zarautzen erroldatutako edonork har dezake parte txapelketan, eta horretarako, Turismo, Ekitaldi eta Jaietako departamenduan (Kale Nagusia 30 - Turismo bulegoa) eman beharko du izena, irailaren 8ko 13:00ak baino lehen. Orga lehiaketaren inguruko informazio guztia oinarrietan edota Turismo Bulegoan eskura dezakete interesdunek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide