Trikiti doinuez bete zuten atzo Lege Zaharren Enparantza

Enara Ariznabarreta

19:00etan hasita, hamabost trikitilarik Lege Zaharren Enparantza girotu zuten triki doinuez. Herritarrek eta bertaratutakoek arratsalde paregabeaz gozatzeko aukera izan zuten.

Urtero bezalaxe, trikiti doinuz bete zen atzo Lege Zaharren Enparantza. Herritar ugari gerturatu ziren bertara trikiti jaialdiaz gozatzera. Iaz, lehen aldiz, txapelketaren ordez jaialdia egitea erabaki zuten, izan ere, parte hartzea beherantz zihoan urtetik urtera. Horregatik, udalak egitasmoari lehia kutsua kendu eta kutsu ludikoa ematea erabaki zuen, Zarautztrik trikiti elkarteko kideei protagonismoa emanez.

Adin ezberdinetako hamabost trikitilari igo ziren agertokira dena ematera. Jendeak txalo artean hartu zituzten, eta arratsalde paregabea bizitzeko aukera izan zuten. Binaka zein hiru eta lauko taldetan pieza ezagunak jo nahiz abestu zituzten, eta plaza musikaz bete zuten Amets Etxaidek, Oihane Etxaidek eta Haitz Lertxundik, Eneritz Zapirainek, Aratz Olaizolak, Jaione Eskuderok, Larraitz Oñatibiak eta Lierni Alkainek, Kris Solanok eta Iruztak, Lanberrik eta Aldalurrek, eta Oier Illarramendik, Ioritz Txapartegik eta Aitzol Txapartegik.

(Argazkiak: Ibon Errazu Uria)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide