Etxeko bi traineruek Zarauzko bi banderak irabazi ondoren, gizonezkoek eta emakumezkoek irailaren 18an eta 19an jokatuko diren play-offetarako txartela lortu zuten. Bihar, larunbata, Zarauzko Arraun Elkarteak postua jarriko du Lege Zaharren Enparantzan, udaletxearen aurrean, zehazki. 11:00etatik 13:30etara, ZAEren produktuak erosteko aukera eta play-offetarako izen emate zerrendak egongo dira.