Euskal Astea 2026

Zortzi bikote lehiatuko dira Gazteen Dantza Txapelketan

Enara Ariznabarreta

Bikote gazteen dantza txapelketa Zarautzen. (Guka)

Euskal Astearen barruan jokatuko da, 19:00etan, Lege Zaharren Enparantzan.

Euskal Astea martxan da, eta tradizioari jarraituz, gaur arratsaldean Bikote Gazteen Dantza Txapelketa izango da Lege Zaharren Enparantzan, 19:00etan hasita; eguraldi txarra egingo balu, Modelo aretoan izango litzateke. Asteartean helduen binakakoa jokatu ondoren, orain gazteen txanda izango da.

Guztira, 8 bikotek hartuko dute parte, eta horiek Gipuzkoako hainbat herritakoak izango dira, hala nola Azpeitiko ordezkaritza nabarmenarekin. Iaz bederatzi bikotek hartu zuten parte, eta Nora Davila eta Julen Lertxundik jantzi zuten txapela.

  • Hegoa Etxeberria Alberdi (Azpeitia) eta Aritz Atxukarro Urkiola (Errezil).
  • Jone Leon Aranguren (Azpeitia) eta Lore Lizarralde Iturria (Azpeitia).
  • June Aguado Peña (Billabona) eta Ibai Izagirre Imaz (Segura).
  • Ixone Lorenzo Vergara (Lezo) eta Luka Serrano Sanchez (Lezo).
  • Irati Aranguren Jauregi (Azpeitia) eta Beñat Mendizabal Guridi (Azpeitia).
  • Elene Astiazaran Agirrezabal (Azpeitia) eta Laiene Ezama Epelde (Azpeitia).
  • Maialen Aranguren Jauregi (Azpeitia) eta Aiara Ezama Epelde (Azpeitia).
  • Naroa Del Rio Carrera (Tolosa) eta Aner Lasa (Zizurkil).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide