Euskal Astea 2026

11 bikotek hartuko dute parte arratsaldean Binakako Dantza Txapelketan

Aritz Mutiozabal 2026ko irailaren 1a

Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrak izan ziren iazko Binakako Dantza Txapelketako irabazleak. (Aritz Mutiozabal)

Lege Zaharren Enparantzan izango da hitzordua, 19:00etan hasita, eta ohi bezala, fandango eta arin-arin pieza bana dantzatuko du bikote bakoitzak. 

Euskal Astea abian da, eta usadioari jarraituz, askotariko dantza txapelketak egingo dituzte datozen egunotan, Lege Zaharren Enparantzan; eguraldi txarra egingo balu, Modelo aretoan izango litzateke. Lehendabizikoa gaur arratsaldean izango da, 19:00etan hasita, eta Binakako Dantza Txapelketa izango da jokoan.

Guztira, 11 bikotek hartuko dute parte, eta horiek Gipuzkoako hainbat herritakoak izango dira, hala nola Azpeitiko ordezkaritza nabarmenarekin. Iaz hamar bikotek hartu zuten parte, eta Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrek jantzi zuten txapela. Bikote irabazlea aurten ere oholtzan izango da jon den urteko garaipena defendatzen

Lehiaketak urteroko funtzionamendua jarraituko du eta parte hartzaileek fandango eta arin-arin pieza bana dantzatuko dute. Hurrengo bikote hauek parte hartuko dute gaurko txapelketan:

  1. Oier Arriaran Lizarralde (Azpeitia) eta Elene Astiazaran Agirrezabal (Azpeitia)
  2. Danel Castillo Arbona (Pasai Donibane) eta Irati Larrañaga Zendoia (Andoain)
  3. German Aranburu Sarasua (Azpeitia) eta Jone Arriaran Lizarralde (Azpeitia)
  4. Ane Jaunarena Cereijo (Lezo) eta Endika Osa Urkizu (Lezo)
  5. Ione Aranberri Iriarte (Itziar) eta Beñat Mendizabal Guridi (Azpeitia)
  6. Nora Davila Arin (Zizurkil) eta Julen Lertxundi Martin (Asteasu)
  7. Ihintza Erauskin Lizarazu (Lezo) eta Mikel Esnaola Lopez (Lezo)
  8. Iker Zabala Etxeberria (Azpeitia) eta Nora Aizpuru Saenz de Samaniego (Azpeitia)
  9. Ane Lazarobaster Sudupe (Azpeitia ) eta Lara Sustaeta Elorza (Azpeitia)
  10. Onditz Esnaola Etxeberria (Lizartza) eta Gorka Granado Terrones (Sopela)
  11. Irati Olaizola (Legazpi) eta Malen Arrizabalaga (Azpeitia)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide