Zarautzek Hizkuntza Eskola Ofiziala izango du aurrerantzean, udalerriko hezkuntza eskaintza zabaltzeko. Azken Portu Goian izango du kokalekua, Lanpardo kaleko 3. zenbakidun eraikinean, eta dagoeneko prest dago bere estreinako ikasturteari ekiteko. Hori horrela, matrikulazio prozesua bihar bertan jarriko dute, eta izena emateko azken eguna irailaren 16a izango da.
Lehen ikasturte honetan, ingelesa eta gaztelania izango dira eskainiko dituzten atzerriko hizkuntzak. Hala ere, datozen ikasturteetan eskaintza zabaltzeko asmoa dute, ahalik eta hizkuntza gehien ikasteko aukera eskaintzeko herritarrei.
Matrikulazioak Donostiako Hizkuntza Eskolak bideratuko ditu, eta soilik aipatu eskolaren atari digitalaren bidez egin ahal izango dira. Ikastaroen inguruko informazio osagarri guztia ere –matrikulazioa, egutegia, azterketak eta abar– webgunean bertan eskuaratu dezakete interesdunek.
Donostiako Hizkuntza Eskola Ofizialaren harremanetan jarri nahi dutenek 943-28 63 11 eta 943-28 63 12 telefono zenbakietara dei dezake edo info@eoidonheo.eus helbide elektronikora idatzi.