Azken txanpan sartu da 3x3 txapelketa

Aritz Mutiozabal 2026ko abuztuaren 30a

Gaur bukatuko da kaleko saskibaloiaren egitasmoa; goizean, mini mailakoekin eta arratsaldean, Gisaski txapelketarekin.

Atzo arratsaldean kuadrillen arteko lehiak jokatu ondoren, gaur azken txanpari helduko diote Zarauzko 3x3 saskibaloi txapelketari. Jardunaldi borrokatuak, ikusgarriak eta, batez ere, oso giro onekoak izaten ari dira. Hori bai, eguraldia lagun, baina bero handiarekin. 

Gaur goizean, 10:00etan hasita, mini mailakoak ariko dira lehian, eta arratsaldean, aurtengo edizioari amaiera emateko, Gisaski txapelketa jokatu dute senior gizon-emakumeek. Aurten, kategoria guztiak kontuan izanda, 140 taldek eman dute izena txapelketan, eta antolatzaileak gustura daude izan parte hartze kopuruarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide