ZAST Zarauzko saskibaloi taldeak antolatutako 3x3 txapelketa abian da. Atzo arratsaldean eman zioten hasiera lehiaketari, eta estreinako egunean junior eta kadete neska-mutilak aritu ziren nor baino nor jokoan.
Eguzki erruz berotu zituen Dama pareko zabalgunean atondutako kantxak, baina hori ez zen oztopo izan jokalarientzat. Lagunartean saskibaloian aritzeko gogoa eta grina gailendu ziren ororen gainetik
Gaur goizean, 10:00etan hasita, infantil neska-mutilen txanda izango da, eta arratsaldean, berriz, kuadrillen arteko norgehiagokak jokatuko dituzte. Bihar, berriz, mini mailakoak ariko dira goizean, eta arratsaldean, aurtengo edizioari amaiera emateko, Gisaski txapelketa jokatu dute senior gizon-emakumeek.