Ainhoa Urteagaren doinuekin bukatu da udako Arranopola

Aritz Mutiozabal 2026ko abuztuaren 28a

Ostegunero bezala, jende ugari elkatu zen Arranoko terrazara kontzertuaz gozatzera, Musikari zumaiarrak Arrakalak diskoa aurkeztu zuen zuzenean.

Ainhoa Urteaga zumaiarra zuzenean aritu zen atzo arratsaldean Arranoko terrazan, iazko azaroan argitaratutako Arrakalak bere bakarkako lehen lana aurkezten. Ez zen bakarka aritu, ordea. Taldean agertu zen, eta oholtza gaineko kideetako bat Aitor Amilibia gitarrista izan zuen.

Atzokoa, gainera, emanaldi berezia izan zen, udako Arranopolako azken kontzertu saioa izan zelako. Jende ugari bertaratu zen, azken bi hilabeteetako ostegun oro bezala, eta Urteagak doinu ederrez ondutako abestiak jo zituen, teklatuarekin lagunduta. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide