Udako Antzerkia Familian zikloaren azken saioa izan da arratsaldean, Eidabe konpainiaren Sardina freskue ikuskizunarekin, eta gaurkoan ere jende ugari batu da Santa Klara komentuaren kanpoaldean. Hiru sardina saltzaile agertu dira oholtza gainera, eta herriko haurren nahiz gurasoen laguntzaz, koloretako sardina bat bilatzen aritu dira, kantuen eta jolasen bidez.
Uztailaren 16an hasi zen Antzerkia Familian zikloa, Ekilikua emanaldiarekin, eta, guztira, sei ikuskizun eskaini dituzte egitasmoaren barruan: Pausa, Baratzuri zoparen sekretua, Ardatzak eta Baboom. Zazpigarren bat ere iragarri zuten hasieran –Amezti antzerki taldearen Kay Robot obra, uztailaren 23rako–, baina azkenean bertan behera geratu zen.