Txapas eta Porrotx haur sahararren agurreko ekitaldian

Aritz Mutiozabal 2026ko abuztuaren 26a

Zarauzko dantzariak aurreskua eskaintzen haur sahararrei. (Isaac Farre)

Igandean izan zen Lasarte-Orian (Gipuzkoa), eta bikotearekin batera, Zarauzko dantzariak aritu ziren ekitaldian.

Oporrak Bakean ekimenaren barruan, uztaila eta abuztua euskal familietan igaro duten haur sahararrei agur ekitaldi hunkigarria egin zieten igandean Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Bertan, Porrotx pailazoak eta Josu Txapartegi Txapas musikariak hartu zuten parte, eta haurrei aurreskua eskaini zieten dantzariak ere zarauztarrak izan ziren. Ekitaldian, maitasunaz gain, askatasuna eta bakea aldarrikatu zituzten elkarrekin.

Euskara eta kantua oinarri hartuta, udan zehar beste elkartasun ekimen batzuetan ere hartu dute parte Porrotxek eta Txapasek. Euskarabenturako gazteei ongietorria egin zieten uztailaren bukaeran Zarautzen, eta haiekin irriak, baloreak eta koloreak partekatu zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide