Arkitekturaren eta artearen zikloarekin jarraituko dute gaur Photomuseumen

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 28a

Photomuseum Zarautz. (Photomuseum)

Artea eta arkitektura zikloaren bigarren saioa eskainiko dute gaur Photomuseumen. Saioa 18:00etan hasiko da, eta industria-ondarearen eta arkitekturaren eraldaketaren arteko harremanera hurbilduko dira.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan, Artea eta arkitektura ziklo berriaren bigarren saioa eskainiko dute. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.

Bigarren saioan, industria-ondarearen eta arkitekturaren eraldaketaren arteko harremanera hurbilduko dira, espazio industrial batek denboran zehar izan dezakeen bilakaera eta erabilera berrietara egokitzeko duen gaitasuna aztertuz. Saioak arkitektura eraikin berriak sortzetik haratago doala hausnartzen du, baita lehendik dauden espazioei bizitza berria ematea ere, haien historia eta nortasuna mantenduz. Proiekzioaren ondoren, solasaldia egingo dute, eta publikoak parte hartzeko aukera izango du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide