Metalpunk gauaz gozatzeko aukera izango da etzi Hiruputzu gaztetxean

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 27a

Sons of decay talde donostiarra. (Sons of decay)

Sons of decay donostiarrek, Molykote bilbotarrek eta talde sorpresa batek girotuko dute larunbat gaua Hiruputzu gaztetxean. Ateak 20:00etan zabalduko dituzte, eta kontzertuak ordubete beranduago hasiko dira.

Uda amaitzen ari den honetan, Zarata Zarautz kolektiboak antolatutako Metalpunk gaua ospatuko dute etzi Hiruputzu gaztetxean. Sons of decay black-trash-death talde donostiarra eta death metal mekanikoa jotzen duen Molykote talde bilbotarra igoko dira agertokira lepoa astintzeko gogoz.

Halaber, talde sorpresa batek ere girotuko du gaztetxea. Lehen kontzertua 21:00etan hasiko da, eta ateak ordubete lehenago zabalduko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide