Bihar jokatuko du Amenabarrek denboraldiaurreko lehen lagunarteko partida, etxean

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 27a

Amenabar Zarautz taldea Pau Billere B taldearen aurkaren aurka, iaz. (Luis Epelde)

Pau Billere B taldearen aurka jokatuko dute bihar denboraldia hasi aurreko lehen lagunarteko partida, 19:30ean, Aritzbatalden. Datozen asteetan partida gehiago jokatuko dituzte, eta irailaren 12an emango diote hasiera ligari.

Joan zen denboraldian Zilarrezko Ohorezko Mailara itzultzea lortu zuen Amenabar Zarautzek. Hainbat aste daramate Mikel Agirrezabalaga Kapaxko-ren gizonek entrenatzen, eta bihar denboraldia hasi aurreko lehen lagunarteko partida jokatuko dute Pau Billere B taldearen aurka. Norgehiagoka Aritzbatalde kiroldegian izango da, 19:30etik aurrera.

Bi baja izan dituzte 2026-27 sasoiari begira: Julen Eizagirre eta Aimar Mugertza. Dena den, gainerako jokalari guztiek jarraituko dute taldean. Gainera, seniorren lehen mailako Xabier Uranga eta Aitor Argarate batu dira taldera, eta bigarren mailako Unax Etxeberria ere lehen taldearekin ari da denboraldiaurrea gauzatzen. 

Datozen asteetan, entrenatzen eta denboraldia hasi aurreko lagunarteko partidak jokatzen jarraituko dute. Irailaren 2an Sinfinen aurka neurtuko dituzte indarrak, irailaren 4an, berriz, Erromoren kontra jokatuko dute, eta hilaren 5ean, Eibarrekin lehiatuko dira. Bestalde, irailaren 12an emango diote hasiera ligari Zarautzen, Burgosen kontra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide