Ireki dute Zarautz Bihotzekin lasterketarako izen ematea

Intza Trula 2026ko abuztuaren 26a

Hainbat lasterkari iaz, Zarautz Bihotzekin lasterketa jokatzen. (Intza Trula)

Irailaren 27an, igandez, izango dira lasterketa eta martxa solidarioa. Bihotzeko arazoak dituzten haur eta gazteei laguntzeko helburuarekin antolatzen dute urtero hitzordua.

Zarautz Bihotzekin lasterketa eta martxa solidarioa egingo dituzte irailaren 27an Itxasmendin, eta zabaldu dute bertan izena emateko aukera. Urtero legez, auzoko San Migel jaien barruan antolatu du hitzordua Bihotzez elkarteak, eta dortsalen bitartez lortutakoa bihotzeko arazoak dituzten haurrei laguntzeko erabiliko dute.

Irteera eta helmuga bera izango dute lasterketak eta martxak: Buztinzuri kaleko atletismo pista, alegia. Lasterketari dagokionez, 11:30ean hasiko da, eta 4,5 kilometroko ibilbidea izango du. Martxa, berriz, 10:30ean izango da, eta 3,5 kilometro osatu beharko dira. Horrez gain, 0 dortsala ere eskuratu daiteke diru bilketan lagundu nahi izanez gero.

Hori horrela, herritarrek herrikrosa.eus webgunean dute inskripzioa egiteko aukera, baita 0 dortsala erosteko aukera ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide