Urtero bezalaxe, aurten ere EAJk ikasturte hasierako mitina egingo du Zarauzko malekoian, Galtxagorri elkartearen parean. Ostiralean izango da, 19:00etan hasita, eta Aitor Esteban Euskadi Buru Batzarreko presidentea, Eugenia Arrizabalaga Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentea eta Garbiñe Oiarbide udal hauteskundeetarako alkategaia izango dira bertan.
Azken urtetako urte hasierekin alderatuta, desberdina izango da aurtengoa, izan ere, estreinakoz Garbiñe Oiarbide izango da bertan, Xabier Txurrukaren ordez.