Elustondo anai-arrebek jarri dute erritmoa Musika Plazan

Intza Trula 2026ko abuztuaren 24a

Udako erromerien barruko azken-aurreko emanaldia eskaini zuen bikoteak atzo arratsaldean. Azken erromeria igande honetan, hilak 30, izango da, Imanol Astiasaran eta Unai Andonegi musikariekin.

Ekaitzari dantzan eta kantuan erantzun zioten atzo Zarautzen, udako erromerien barruko dantzaldiarekin. Elustondo anai-arrebek girotu zuten Musika Plaza, eta aurtengo sasoiko azken-aurreko kontzertua eskaini zuten kioskora igota.

Izan ere, datorren igandean, hilak 30, izango da denboraldiko azken emanaldia: Imanol Astiasaran eta Unai Andonegi musikariak igoko dira oholtzara, 19:30ean hasita. Uztailaren 6tik, igandero-igandero izan da dantzaldia Musika Plazan, trikitilari eta pandero-jotzaile ezberdinekin.

(Argazkiak: Gorka Eizagirre)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide