'Sardina freskue' ikuskizuna eskainiko dute bihar Antzerkia Familian zikloaren azken saioan

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 26a

Eidabe konpainiaren 'Sardina freskue' emanaldia. (Donostia Turismoa)

Eidabe konpainiaren ikuskizun parte-hartzaileaz gozatzeko aukera izango da bihar, Antzerkia Familian zikloaren azken saioan. Santa Klara komentuaren kanpoaldean izango da emanaldia, 18:30ean.

Sardina freskue ikuskizuna eskainiko du bihar, osteguna, Eidabe konpainiak Antzerkia Familian zikloaren azken saioan. 18:30ean hasita, parrandaz, jolasez eta dantzaz jantziko dute Santa Klara komentua.

Sardina-saltzaileak dira ikuskizunaren protagonistak, eta haur eta gazteak protagonista dituen sardina koloretsu baten bila abiatuko dira. Munduko doinu desberdinak bidelagun izanda eta ikusleen partea hartzea sustatuz, festa, elkarbizitza eta aniztasuna ospatzen dituen bidaia koloretsu bat egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide