Leire Martinezen emanaldi hunkigarriarekin agurtu dute Aste Nagusia

Julene Sorarrain 2026ko abuztuaren 23a

Leire Martinezek atzo gauean eskainitako kontzertu ikusgarriarekin agurtu zuten Zarauzko Aste Nagusia. Malekoia jendez lepo bete zen La Oreja de Van Gogh taldeko abeslari ohiaren emanaldiaz gozatzeko.

Jendetza elkartu zen atzo gauean Zarauzko malekoian, Aste Nagusiko azken kontzertua zuzenean ikusteko, eta nor hobe festari agur esateko Leire Martinez baino. La Oreja de Van Gogh taldeko abeslari ohiak herri osoa hunkitu zuen kontzertu ikusgarri batekin. Bere azken albumeko kanta berriak abestu zituen, baina baita denboran atzera egin ere, bere ibilbideko abesti klasikoenetako batzuk eskaintzeko; horien artean, Jueves izan zen.

(Argazkiak: Xabier Txurruka).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide