Zarauzko Aste Nagusiari agur esateko ordua iritsi da, baina ez azken kontzertu bat ikusi aurretik. Hain zuzen ere, gaur iluntzean Leire Martinez igoko da Damako oholtzara.
La Oreja de Van Gogh taldeko abeslari ohiak iaz kaleratu zuen Historias de aquella niña, bere bakarkako lehen diskoa, eta gaurko emanaldian lan horretako abestiak eskainiko ditu, baina herritarrek abesti zaharrak abesteko aukera ere izango dute. Aste Nagusiko azken kontzertua izango da gaurkoa, eta iluntzeko 23:00etan hasiko da.