Puro Relajok izango du malekoia girotzeko ardura gaur gauean

Julene Sorarrain 2026ko abuztuaren 21a

Beste behin ere, malekoia dantzaleku bilakatu da Zarauzko Aste Nagusian, Janus Lesterrek nahiz Seguridad Socialek emandako kontzertuetan. Gaur gauean, berriz, Puro Relajoren doinuez gozatzeko aukera izango da Daman.

Zarauzko Aste Nagusia urteroko arrakasta izaten ari da, eta horren adibide izan dira azken bi egunotan malekoian eskainitako kontzertuak. Janus Lesterren herenegungo emanaldiak zein Seguridad Socialek atzo emandakoak, ehunka entzule bildu zituen Damaren aurrean.

Gaur gauean, Puro Relajo taldearen ardura izango da hondartza girotzea. 23:00etan igoko dira oholtza gainera, hain justu. Bihar, berriz, Aste Nagusiko azken kontzertua eskainiko du Leire Martinezek, leku eta ordu berean. 

(Argazkiak: Xabier Txurruka).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide