Euria ez da oztopo izan Physis Versus Nomosen kontzertuaz gozatzeko

Julene Sorarrain 2026ko abuztuaren 21a

Arranopola kultur ekimenaren barruan, Physis Versus Nomos taldeak izan zuen Arrano tabernako terraza girotzeko ardura atzo arratsaldean. Ohi bezala, herritar ugari bertaratu zen ostegun arratsaldetako musika proposamenaz gozatzera.

Eguraldi txarrak ezin izan zuen atzo arratsaldeko plana zapuztu. Hain zuzen ere, euriaren aurrean, Arranopolako kontzertua Musika Plazako kiosko barrura eraman zuten, eta entzule ugari elkartu ziren Physis Versus Nomos taldearen doinu melodiko eta lasaiak entzutera. 

Donostiako taldeak iaz kaleratu zuen Burdin gozoa eta arrabioa izeneko diskoa, eta herritarrek aukera izan zuten bai bere kantu berriak bai aurreko lanetako batzuk entzuteko.

Arranopolako azken emanaldia abuztuaren 27an izango da, leku eta ordu berean. Hain justu, Ainhoa Urteagak izango du ekimenaren aurtengo edizioari agurra emateko ardura.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide