Giro polita sortu du 'Baboom' antzezlanak Aritzbataldeko pilotalekuan

Julene Sorarrain 2026ko abuztuaren 21a

Antzerkia Familian zikloaren barruan, Baboom antzezlana eskaini zuen atzo arratsaldean Xabi Larreak. Ehunka familia bertaratu ziren artistaren ikuskizuna aurrez aurre jarraitzera.

Ehunka familia gerturatu ziren atzo arratsaldean Antzerkia Familian zikloko Baboom antzezlana ikustera. Eguraldi kaskarra egin bazuen ere, giro ederra sortu zen Aritzbatalde pilotalekuko harmailetan, izan ere, Xabi Larreak barrez eta kantuan jarri zituen gerturatutako ikusle guztiak.

Umorez eta sormenez lagunduta, Larreak bidaia batean barrena gidatu zituen ikusleak, non ekintza txiki bakoitzak aldaketarako hazia izan zuen. 

Uztailaren 16an hasi zen Antzerkia Familian, eta zikloko azken saioa abuztuaren 27an izango da: Sardina Freskue izeneko obra eskainiko du Eidabek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide