Ispilu Arte galeriak antolatuta, udako enkantea egingo dute bihar iluntzean, galerian bertan. Besteak beste, margolanak, eskulturak, ehun artisautza eta bitxiak izango dira eskuragai.
Galeria arratsaldeko 16:30ean zabalduko dute, herritarrek produktuak ikus ditzaten. Ondoren, 19:00etan, enkantea hasiko da eta antolatzaileek aurreratu dutenez, ordubeteko iraupena izango du.