Arkitekturaren eta artearen arteko harremana izango dute hizpide gaur Photomuseumen

Julene Sorarrain 2026ko abuztuaren 21a

Photomuseum, artxiboko irudian.

18:00etan hasiko da saioa, eta ohi bezala, doakoa izango da. Artea eta arkitektura zikloaren barruan, arkitekturaren eta artearen arteko harremanera hurbilduko dira.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan, gaurkoan Artea eta arkitektura ziklo berriari ekingo diote. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da.

Lehen saioan, arkitekturaren eta artearen arteko harremanera hurbilduko dira, eraikin bat nola sortzen den eta haren diseinuan ideia estetikoek, funtzioak eta erronka teknikoek duten garrantzia aztertuz. Saioak arkitektura eraikinak sortzea baino haratago doala hausnartzen du: artea, ingeniaritza eta espazioaren erabilera uztartzen dituen sorkuntza prozesua baita. Proiekzioaren ondoren, solasaldia egingo dute, publikoaren parte hartzea sustatuz. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide