LX. Patxi Zaporra pilota txapelketako finalak, zehaztuta

Julene Sorarrain 2026ko abuztuaren 20a

LX. Patxi Zaporra txapelketako finalerdia, atzo Frontoi Txikin. (utzitakoa)

Jubeniletan, E. Bidezabal-Galarraga bikotea Etxaniz-Errastiren aurka arituko da. Senior mailan, Chapusso eta Sasiain Eskuero-Urrozolaren aurka lehiatuko dira. Finalak bihar arratsaldean jokatuko dituzte, Frontoi Txikin.

Atzo arratsaldean jokatu zituzten LX. Patxi Zaporra pilota txapelketako bigarren finalerdiak, Frontoi Txikin. Ohi bezala, bi partida jokatu zituzten, jubenil eta senior mailako bana, eta dagoeneko erabakita daude finalak jokatuko dituzten bikoteak.

Jubeniletan, Eneko Bidezabal zarauztarrak eta Oier Galarragak osatutako bikotea gailendu zen, Zufiria-Alejori 22-6 irabazi ostean. Hortaz, bikote irabazle hori Etxaniz-Errastiren aurka lehiatuko da finalean. Seniorretan, aldiz, Chapusso-Sasiain bikoteak irabazi zuen jardunaldia, 22-15 emaitzarekin, J. Bidezabal-Gorostidiren aurka. Bikote horren kasuan, azken urteetan txapeldun izan diren Eskudero-Urrozolaren aurka neurtuko ditu indarrak. Finalak, hain justu, bihar arratsaldean jokatuko dituzte, 18:30ean Frontoi Txikin. Euria egingo balu, norgehiagokak Gaztelekuan jokatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide