Antzerkia Familian zikloaren barruan, Baboom izeneko antzezlana eskainiko du Xabi Larreak bihar arratsaldean. Irudimenaren eztanda da Baboom, gizatasunaren eztanda eta aldaketaren aldeko oihu poetikoa. Sinpletasunak bere botere eraldatzailea agerian uzten duen unibertsoan, pertsonaia bitxi, samur eta burutsua agertzen da. Umorez eta sormenez lagunduta, bidaia batean barrena gidatzen gaitu, non ekintza txiki bakoitzak aldaketaren hazia duen.
Emanaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da, Aritzabatalde pilotalekuan, eta sarrera doakoa izango da herritar guztientzat. Uztailaren 16an hasi zen Antzerkia Familian, eta zikloko azken saioa abuztuaren 27an izango da: Sardina Freskue izeneko obra eskainiko du Eidabek.