Herritarrak dantzan jarri ditu Neomak taldearen kontzertuak

Julene Sorarrain 2026ko abuztuaren 19a

Herritar ugari atzo gauean Neomak taldearen kontzertuan. (Xabier Txurruka)

Neomak taldeak dantzan jarri zuen Zarauzko malekoia atzo gauean. Aste Nagusiko egitarauaren barruan, Janus Lesterren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da gaur, 23:00etatik aurrera Daman.

Neomak taldearen kontzertuak herritar ugari elkartu zituean atzo iluntzean malekoian. Zarauzko Aste Nagusia ari dira ospatzen herritarrak egunotan, eta gauero, musika hitzordu paregabeez gozatzeko aukera ari dira izaten. 

Gaur gauean, berriz, Janus Lesterrek izango du malekoia girotzeko ardura, 23:00etatik aurrera Daman. Hona hemen datozen egunetako kontzertuak:

Gaur, asteazkena

  • 23:00. Janus Lesterren kontzertua, malekoian (Dama).

Bihar, osteguna

  • 23:00. Seguridad social taldearen kontzertua, malekoian (Dama)

Etzi, ostirala

  • 23:00. Puro Relajo taldearen kontzertua, malekoian (Dama).

Abuztuaren 22a, larunbata

  • 23:00. Leire Martinezen kontzertua, malekoian (Dama).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide