Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute bihar Photomuseumen

Julene Sorarrain 2026ko abuztuaren 18a

Eklipse bat. (Pixabay)

Urteroko legez, abuztuaren 19an Photomuseumek Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, eta aurten ere hainbat jarduera antolatu dituzte egun horretarako. Aurreskua eta lore eskaintzaren ondoren, bertsoak izango dira eta jarraian, Itzal Eremua bilduma proiektatuko dute. Egunean zehar museorako sarrera doakoa izango da.

Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna da abuztuaren 19a, eta urteroko legez, Zarauzko Photomuseumek egitarau biribila osatu du ospakizun horren bueltan. Gainera, herritarrek museorako doako sarrera izango dute egun horretan.

Eguerdian hasiko dira jarduerak. Goizeko 11:30ean, aurreskua dantzatuko dute, eta jarraian lore eskaintza egingo dute Daguerreri eskainitako monumentuaren aurrean. Ondoren, bertsoak abestuko dituzte, eta amaitzeko, eguzki estatikoak, eklipseen zinemak eta finkapen kosmikoak jasotzen dituen Itzal Eremua bilduma proiektatuko dute.

Argi-iturria –eguzkia–, gainazal foto-errezeptorea –lurra– eta beraien artean tartekatzen den eta itzala ematen duen objektu opakoa –ilargia–. Proiekzio saioa gailu zinematografikoaren eta fenomeno astronomikoaren arteko funtsezko loturaren ingurukoa izango da; hura harrapatzeko eta erreproduzitzeko saiakerak aztertzen ditu; bere saiheskortasunean, eta, zinemagintzak (ilunpearen arteak), ilargiak lurrera jaurtitako itzalak ikusgarriaren baldintzak sakabanatu eta argia baino gehiago errebelatu ditzakeela baieztatzen du. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide