Haurrentzako prezio berezia izango dute ostegunean malekoiko tiobiboek

Julene Sorarrain 2026ko abuztuaren 17a

Tiobiboak zabalik, Galtxagorri parean. (Aritz Mutiozabal)

Galtxagorri parean jarritako tiobiboek haurrentzako merkealdia izango dute ostegunean. Arratsaldeko 17:00etatik 00:00etara izango dira zabalik, hain justu. 

Uztailaren 30etik daude zabalik tiobiboak malekoian, eta aurten, Munoa plazako lanak direla eta, Galtxagorri parean jarri dituzte. Ohi bezala, abuztuaren 23ra arte egongo dira zabalik, eta horien ohiko ordutegia 17:00etatik 00:00etara izango da.

Ostegun honetan, gainera, merkealdia izango da tiobiboetan, izan ere, egun horretan haurrek prezio berezian gozatzeko aukera izango dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide