Laso eta Martija nagusitu dira Masters CaixaBank esku pilota txapelketako lehen hitzorduan

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 16a

Unai Laso pilotaria. (Jordi Alemany)

Laso eta Martijak Artola eta Rezusta garaitzea lortu dute, bi tantoko aldearekin. B serieari dagokionez, Zubizarreta IV.na eta Bikuña nagusitu dira.

Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuak pilotari profesionalen lehen hitzordua hartu du gaur, eta Masters CaixaBank esku pilota txapelketako lehen bi neurketak jokatu dituzte, 17:15ean hasita.

Gaurko lehen partidan, B seriekoan, Salaberriak eta Morgaetxeberriak Zubizarreta IV.a eta Bikuña izan dituzte aurrez aurre. 7-22 izan da norgehiagokaren emaitza, eta Zubizarreta IV.a eta Bikuña nagusitu dira.

Bigarren norgehiagokan, A seriekoan, Artolak eta Rezustak Laso eta Martijaren aurka neurtu dituzte indarrak. 20-22 amaitu da partida, eta Laso eta Martija izan dira garaile.

Gaurko bi partiden ostean, abuztuaren 23an izango da bigarren hitzordua Aritzbatalden. B serieko neurketan, Amianok eta Gabirondok Zubizarreta IV.aren eta Bikuñaren aurka jokatuko dute; bigarren partidan, berriz, A seriean, Altuna III.a eta Imaz Laso eta Martijaren aurka ariko dira.

Bigarren hitzorduko sarrerak salgai daude Interneten: 45 euro ordaindu beharko dira kantxako sarrerak, eta 30 euro, errebotekoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide