Su artifizialek Zarauzko zerua kolorez jantzi zuten atzo

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 16a

Zarauzko malekoira gerturatu ziren herritar eta bisitariek adi-adi jarraitu zuten Vulcano pirotecniaren su artifizialen emanaldia. Gaur Aste Nagusiko bigarren su artifizial saioa eskainiko dute.

Vulcano piroteknia etxeak Zarauzko zerua kolorez jantzi zuen atzo gauean, Aste Nagusiaren egitarauaren barruan. Suen aurtengo lehen emanaldia izan zen, eta herritar eta bisitari ugari hurbildu ziren malekoira. Ikuskizuna hasi baino orduerdi lehenago xirimiria hasi zuen, baina, hala ere, jendea lehenago gerturatu zen izozki bat jan eta su artifizialak ikusteko lekua hartzera.

Ohi bezala, 23:00etan puntuan eman zioten hasiera ikuskizunari, eta lehen suziria zerura igo bezain pronto, malekoian bildutakoen begirada guztiak zerura zuzendu ziren. Minutu gutxiren buruan, Zarauzko zerua kolorez, argiz eta eztandaz bete zen, eta ikusleek adi-adi jarraitu zuten emanaldi osoa.

Bigarren emanaldia gaur izango da (23:00), eta segurtasuna bermatzeko, N-634 errepidea itxi egingo dute Getaria eta Zarautz artean, hiru ordu laurdenetan, 22:45etik 23:30era bitartean. Errepidea itxita egongo den denboran Getaria eta Zarautz arteko joan-etorriak Meagatik egin beharko dituzte ibilgailuek. Zumaia eta Zarautz artekoak, berriz, Meagatik edo AP-8.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide