Ainitze Zumetak harri jasotzea utziko du

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 15a

Ainitze Zumeta harri jasotze saio batean, Asteasun. (Ibon Errazu)

Bizkarreko arazoak tarteko, azken boladan ezin izan du lehietan nahiz erakustaldietan parte hartu, eta orain, jardunari uztea erabaki du. 2022an hasi zuen harri jasotzaile ibilbidea, eta balentria ugari egin ditu; besteak beste, Euskal Herriko txapela jantzi zuen 2024an.

Sare sozialetan iragarri duenez, harria jasotzeari utziko dio Ainitze Zumetak (Zarautz, 1991). Bizkarreko arazoak tarteko, azken boladan ezin izan du parte hartu lehietan nahiz erakustaldietan, eta denboraldi batez, gutxienez, utzi egingo du herri kirol jarduna. 

2022an hasi zen Zumeta harri jasotzen, eta hainbat balentria egin ditu lau urteotan. Mota guztietako harriekin ondo moldatu izan da, eta txapelak ez ezik, markak ere lortu ditu. Besteak beste, 2023an Uliako Harria lehia irabazi zuen, eta ordura arte Karmele Gisasolak ezarria zuen marka hobetu ere bai; 2024an Euskal Herriko txapela irabazi zuen; eta bitan irabazi du Zarauzko Bi Harri txapelketa, 2024an eta 2025ean, hurrenez hurren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide